MURTXIKATU ETA PENTSATU

Imanol Jacari haragi ona gustatzen zaio, hots, euskal sukaldaritzako tradizioan behi zahar eta gizenaren haragia dena. Astean behin besterik ez du jaten, lagun onekin konpartituta, hartaz gozatzeko. Bere lana da urrutiko lekuetara bidaiatzea, hor bere gustuko behiak erosteko. Gero hil eta zatitu eta laztandu egiten ditu, txuletarik hoberenak hautatzeko Arzakentzat, Espeletarentzat… eta batik bat Sagardi katearentzat, haragiei buruzko bere filosofia aplikatzen baitu. Harrituta nauka murtxikatzeko duen zaletasunak (pentsatzearekin alderatzen du) eta azpizunari dion mespretxuak. Jacak bere tradizioa defendatzen du, euskalduna: errespetatzen ditu beste batzuk, hala nola argentinarra edo japoniarra, baina berearekin geratzen da.

GREAT TASTE, ELIKADURAKO “OSKARRA”

TXOGITXUK bi hamarkada baino gehiagotik hona egindako lanak, bezeroek eta lagunek beti onartutakoak, saria lortu du 2014ko abuztuan, Fine Foods eta Harrods-ek urtero antolatzen duten ‘Great Taste’ dastaketan.

BEEF ALDIZKARIAK DIOENEZ, TXOGITXUK MUNDUKO HARAGIRIK HOBERENA IZAN DEZAKE

franjaBEEF