7 URRATS TXULETA BAT ERRETZEKO

txuleta2

Imanolek behi zahar eta gizenaren errezeta dauka bideo eta abesti batean. Bere ustez, emozioz betetako produktu kulturala da

 

 

TXULETAREN ERREZETA

Hartu behi zahar eta gizenaren haragi gorri puska bat, 4 edo 5 zentimetroko lodierakoa. Hozkailutik bi ordu lehenago atera behar da parrillan jarri aurretik, denbora emateko giro-tenperaturan egoteko; izan ere, haragi horren muina hotz egoten da (3º C inguru) eta girotu egin behar da, 15º C-ra pasatzen utzita. Orduan jar dezakezu parrillan alde batetik, su bizitan. Nahikoak dira 3 edo 4 minutu: alde batetik erreko da, buelta eman eta gatz larria jarriko diozu egindako aldean. Orain beste aldetik erreko duzu 3 edo 4 minutuz. Atera haragia sutatik, kolpe bat emanik, gatza aska dezan. Haragia ondo erreta egongo da, bere muina gordinik, odoltsu duela. 

Ondo dago txuleta plater batean 50º C-an zerbitzatzea.

vaquitaVideo