BEHI ZAHAR ETA GIZENEN HARAGIAREN IRAULTZA

“Ez zaizkit axola arrazak, baizik abereak. Behi zahar, gizen, ondo tratatuak hautatzen ditut. Ez diot erreparatzen adinari, ez arrazari, ez jatorriari. 6 hiletan gizentzen diren behiek ez dute balio. Abeltzain bakoitzak bere abereei ematen dien tratua interesatzen zait. Gantza behi baten ispilua da. Gorri-beltzek, adibidez, ez dute infiltratzen, landatarrak eta larreratuak dira, ez dute balio, oilasko eta txerriekin ez bezala.”

ZER DERITZEZU HELTZE LUZEEI?

Gehiegi heltzea gehiegi usteltzea da. Ikuspegi bakteriologiko batetik, haragi arriskutsuak dira eta lepoa egin dezakezu. Frantzian, Osasun Sailak debekatu egiten ditu heltze luzeak. Parrillaren beroa 60º C-koa bada, bakterioek bizirik irauten dute. Espainian, moda hiri handietan hasi da. Bezero taldeen artean sortu den joera bitxia da. Gure gizartean, oro har, haragi bigunak dira gustukoak, jendea ahaztu egin da murtxikatzeaz, ahoan desegiten diren testurak baloratzen ditugu. Gizarte bigun batean berezkoak diren elikagaietarako joera dugu. Erretegiak beldur dira haragia gogor dagoela esango ote dieten; hori gertatuz gero, akabo jatetxea. Zalantza badu, ostalariak luzaroago heltzea erabakitzen du. Bezeroek, berriz, nahiago dituzte heltze luzeen ondorioz sortutako gustu arraroak haragi zaporegabeak baino. Gibel-, ehiza- eta roquefort-zaporea dute, besteak beste. Europan ere bada ospe hori lortu nahi duen zirku horretarako joera hori, 15 edo 20 egunez ganberan egonda, haragia guztiz samur egon daitekeelako.