Kalitate Bermea

Txogitxu Harakintzak abere hoberenak hautatzen ditu, hala bertan, nola atzerrian, gantz-eduki handia eta gihar eta gantzaren tartekatze bereizgarria duten behi zaharrak, beren kalitate handiagatik aukeratzen ditugunak.

sello
sello2

Gure bezeroek haragi gorrien elitea nahi dute. Guk bilatu eta ekarri egiten diegu, gure ebaketan kalitate bikaina eta merkatuko prezio hoberenak ziurtatuta.

Txogitxun bezero ugari eta leialak ditugu estatu osoan, eta horien artean, goi-mailako ostalaritza, erretegiak, sagardotegiak eta Juan Mari Arzak bera ditugu.

Gure Balio Erantsia

Baina gainera, hainbat balio erantsi ditugu.

Txogitxuk HORECA sektorea aholkatzen du. Zure enpresan haragiaren kontzeptua berriro zehaztu eta lan-taldea prestatzen dugu.

``Ezberdinak gara``

“Lafayetten, Pierre Gagnaire-ren Pariseko sukaldean edo Londresko Sketch-en, hots, munduko gastronomiaren tenpluetan izan naizenean, produktu eta pertsona gisa onartu naute, zintzotasun-mezua transmititzen dudalako, eta ulertu dut Euskal Herrian zer berezitasun eta balio dugun haragiaren kulturarekin, munduko beste inon kontsumitzen ez denarekin”.